XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Bizkai-Jatorrizko Lurraldeko Aldizkarian eta agindu-ohartoletan iragarriz.

3gn. Osoko Udalbatzarrak onartzea, horretarako bileran egon dagozanetariko hirutik biren baiezko botuaz izango da, Udalbatza osotzen daben zinegotzien gehiengo osoa egiten dabela.

Horretara bideratutako zehazpidetza eta behar diran zioak agertuz, Bizkaiko Foru-Aldundira bialduko da eta honek bidezko saloa jasoko dau Bizkaiko Batzar Nagusietara, behin betiko erabagi dagien.

BOSTGARREN IDAZPURUA UDALERRIAREN MAILARA ELTZEN EZ DIRAN LURRALDE-EREMUEN ERAKUNDEEI BURUZKOA.

34. Atala Sakabanatuta dagozan herriguneen erdirakotzebako arduralaritza lortzeko, Udalerriak baino lurralde-eremu txikiagoak diran erakundeak eratu leitekez, euron betiko izenpean edo, halan balitz, Bigarren mailako Leku-Erakundeak izena erabiliaz.

35. Atala Udalerri baten barruan ezaugarri baten barruan ezaugarri bereziak daukezan aurreko atalean aitatu doguzan sakabanatutako hiriguneek, Udalerri-mailara heltzen ez diran lurralde-eremuen Erakunde lez eratu leitekez: a) Eurek osotzen daben Udalerria ezeztatu daitenean.

b) Oraintsu sorturiko herriguneak diranean, euron arduralaritzearen erantzupena izan behar dabela uste danean.

c) Udal-aldaketak dirala-ta, beste herrigune batzuk Udal horreikaz bat egin daitezenean.